2. GHZko enpresa simulatuaren inguruan proiektua

Dakizuenez,  Finantza eta Administrazietako Goi Mailako bigarren kurtsoko ikasleek Enpresa Simulatua izeneko moduluaren programazioak ezartzen duen bezala, zenbait enpresa simulatu sortu dituzte. Benetakoa balitz bezala funtzionatzen du, salerosketak egiten ditu, zergak ordaintzen ditu, langileak kontratatzen ditu, inbertsioak gauzatzen ditu. Hau guztia ahalik errealen  egiteari begira, sarean Estatu mailako beste eskolako enpresa simulatuekin interaktuatu egiten dute: eskaerak elkarri egin, fakturak elkarri bidali, nominak egin...

Posiblea izan ahal izateko Gizarte Segurantza fikziozko bat existitzen da baita Ogasun Publiko bat ere.
Baina enpresa simulatu hauei, Erantzunkizun Sozial Korporatiboa enpresa batean ezartzeak  ematen duen kudeakea era eta ondorioz, proiektuak garatzea falta zaizkie. Zuek izanen zarete honi konponbidea paratuko diozuenak.

Klasekideen artean, 2 edo 3 ikasleko taldeak eginen ditugu eta 2. goi mailako ikasleen enpresa simulatuak  banatuko ditugu. Talde bakoitzeko enpresa bat. Momentu horretatik aurrera enpresa horren ESkaren arduradunak izanen zarete. Behin enpresa ongi ezagututa egiteko duzuen lehenengo jarduera hauxe izanen da:

  • Egokitu zaizuen enpresa horren  misio, ikuspegia eta baloreak definitu behar dituzue.  Behin prestatua duzuela, aldez aurretik edukiko duzuen blogera igo beharko duzue, argazkiak erabiliz, txukun eta egokia iruditzen zaizuen diseinuarekin.
  • Aurrez aurre ere enpresaren arduraduneei,  2.mailako ikasleei alegia, egindako lana aurkeztu beharko diozue.
Animo!

responsabilidasocial.mx

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Enpresa bateko misioa, ikuspegia eta balioak