Enpresa bateko misioa, ikuspegia eta balioak Lehenengo mezu honetan ikasitako enpresa bateko Erantzunkizun Sozial Korporatibaren barrenean kokatzen den enpresaren kulturaren ondoko funtzezko hiru elementu hauen berroroitzapena eginen dugu. Teorian nola definitzen diren eta errealitatean zenbait enpresaren adibideekin bukatuko dugu azalpena. – Misioa : enpresaren identitatea eta nortasuna da, bai gaur egun, bai bere etorkizuneko asmoetan. Zer garen galderari erantzuten dio, zein den gure jarduera ekonomikoa, batez ere. – Ikuspegia :enpresak izan nahi duena da; haren formulazioa erakundearen irudi ideala da, gizarteari erakusten zaiona. Zer izan nahi dugun galderari erantzuten dio. Munduan zehar zabaldu nahi dugun, produktu berrian ekoiztu nahi dugun, besteak beste. – Enpresaren balioak :enpresa-bizitzako egoerei buruzko iritzi etikoak dira, eta, oro har, ontzat ematen dituzte enpresako kide gehienek. Zenbait adibide euskaraz ,gaz...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina