2. GHZko enpresa simulatuaren inguruan proiektua

Dakizuenez, Finantza eta Administrazietako Goi Mailako bigarren kurtsoko ikasleek Enpresa Simulatua izeneko moduluaren programazioak ezartzen duen bezala, zenbait enpresa simulatu sortu dituzte. Benetakoa balitz bezala funtzionatzen du, salerosketak egiten ditu, zergak ordaintzen ditu, langileak kontratatzen ditu, inbertsioak gauzatzen ditu. Hau guztia ahalik errealen egiteari begira, sarean Estatu mailako beste eskolako enpresa simulatuekin interaktuatu egiten dute: eskaerak elkarri egin, fakturak elkarri bidali, nominak egin... Posiblea izan ahal izateko Gizarte Segurantza fikziozko bat existitzen da baita Ogasun Publiko bat ere. Baina enpresa simulatu hauei, Erantzunkizun Sozial Korporatiboa enpresa batean ezartzeak ematen duen kudeakea era eta ondorioz, proiektuak garatzea falta zaizkie. Zuek izanen zarete honi konponbidea paratuko diozuenak. Klasekideen artean, 2 edo 3 ikasleko taldeak eginen ditugu eta 2. goi mailako ikasleen enpresa sim...